ERRESERBA EGITEKO BALDINTZAK

Gure bezeroentzako informazioa eta arau garrantzitsuak

Jakinarazi nahi dizkizugu ZUMINTXAZ nekazaritza-turismoko establezimendua erreserbatzeko eta erreserba bertan behera uzteko baldintza orokorrak, baita gure ostalarien segurtasuna eta osasuna bermatzeko hartutako neurriak ere, Covid-19arekin zerikusia duten alderdi guztietan.

Zure segurtasunagatik baita gureagatik ere, lagun iezaguzue jarraibide hauek betetzen:

  • Eskuak  maiz desinfektatu. Era berean,beti desinfektatu beharko dituzu arreta eman dizun pertsonarekin objektuak trukatu ondoren.
  • Gutxienez 2 m-ko segurtasun-tartea gorde, eta maskara  erabili beti distantzia hori  gordetzea ezinezkoa denean.

Erreserba

Erreserba ordaintzeko, zenbateko osoaren % 50ekoa ostatura heldu aurretik ordaindu beharko da. Ordainketa saltokiko terminal (TPV) birtualaren bidez egingo da.

Erreserba ez da berretsiko harik eta ZUMINTXAZ nekazaritza turismoak hasierako gordailuaren % 50 jaso eta bezeroak baieztapen mezu elektroniko bat jaso arte.

Erreserbaren gainerako zenbatekoa ostatura etortzeko eguna baino lehen ordaindu beharko da

Ostatura etorri baino hiru egun lehenago, mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, zenbatekoaren gainerakoa ordaindu behar duzula gogorarazteko.

Ordainketa osoa egindakoan, apartamentura sartzeko kodea emango dizugu.

Tarifak

Ostatuaren prezioak erreserben orrian agertzen dira.

Barne dauden zerbitzuak:

  • Ostatua eta establezimenduarekin espresuki negoziatutakoa.
  • Aplikatu beharreko tasak edo zergak.

Barne ez dauden zerbitzuak:

  • Landetxera/Etxera lekualdatzea/joatea edo antzekoak.
  • Txangoak edo aukerako bisitak.
  • Erreserbaren berrespenean agertzen ez diren apartamentuari, otorduei, jarduerei edo zerbitzuei dagozkien kargu gehigarriak.

Gutxieneko egonaldia

Apartamentuan egin beharreko egonaldia  gutxienez ere bi egunekoa da.

Erreserba bertan behera uzteko politika

Erreserba baliogabetzearen ondoriozko atxikipena:

  • % 5, erreserba egin baino 30 egun lehenago baliogabetuz gero
  • % 40, baliogabetzea 30 egun edo gutxiagorekin eta 15 egun baino gehiagorekin eginez gero.
  • % 60, 15 egun edo gutxiagorekin eta 7 egun baino gehiagorekin baliogabetuz gero.
  • % 100, 7 egun edo gutxiagorekin eginez gero.

Baliogabetzea erreserba egin ondorengo 24 orduetan eginez gero, EZ DU GASTURIK EKARRIKO.

Sarrerak eta irteerak

Sarrera-ordua: 18:00h

Irteera-ordua: 12:00h

Apartamentua 18:00etatik aurrera egongo da erabilgarri. Mesedez, jakinaraziostatura heltzeko gutxi gorabeherako ordua, check-ina planifikatu ahal izateko eta edozein aldaketa edo atzerapeni buruzko informazioa eman ahal izateko. Erreserba egitean, utziguzu zure harremanetarako helbide elektronikoa eta telefono-zenbakia, behar izanez gero zurekin harremanetan jarri ahal izateko.

Kontakturik gabeko check-in: ostatura iritsi aurretik, WhatsAppek esteka bat bidaliko dizugu zure NANa eskaneatzeko eta zure datu pertsonalak betetzeko. Era berean,Datu Pertsonalen Babesari buruzko dokumentua digitalki sinatu beharko duzu.

Irteera-egunean, etxea libre geratuko da 12:00etan. Geroago irten behar baduzu, mesedez, galdetu check-in unean hori posible den. Zure eskaera onartzen saiatuko gara.

Ekipamendua

Hauexek barne daude:

  • Uraren, elektrizitatearen eta berokuntzaren gastuak.
  • Oheko arropa (maindireak eta edredoi nordikoa) eta eskuoihalak bidaiari bakoitzarentzat. Bainugelako eta eskuetako eskuoihala bidaiari bakoitzarentzat
  • Sukaldea guztiz hornitua: bitrozeramika, hozkailua, mikrouhin-labea, etxetresna elektriko txikiak, baxera, edalontziak, mahai-tresnak, zartaginak, lapikoak, etab.

Eremu Komunak

Kanpoko lorategia eta partekatutako aparkalekua. Eremu komunetan, maskara erabiltzea nahitaezkoa izango da, eta segurtasun-distantzia gorde beharko da.

Jarduera osagarriak

  • Baserriko animaliak.
  • Ibilaldiak.

Garbiketa

Hauek dira gure garbiketa-protokoloan hartutako neurriak:

  • Gel desinfektatzailea jarri dugu zure eskura ostatuaren sarreran. Horrez gain, komunetan eta sukaldean paperontziak ere jarri ditugu(tapa pedalari eraginez zabaltzekoak)zapiak, maskarak, eta erabili eta botatzeko eskularruak barrura bota ditzazun.
  • Maskarak ditugu. Behar badituzu, ez izan zalantzarik eta guri eskatu (unitateko prezioa 0,80 €).
  • Manta gehiago behar izanez gero, eskatu eta emango dizugu.
  • Bezeroak ostatua utzi eta hurrengoak iritsi baino lehen, etxea garbitzeko eta desinfektatzeko gure protokolo espezifikoari jarraituta, gai hauen garbiketa sakona egiten da: telebistako aginteak, ateen heldulekuak, argi-giltzak, etab.
  • Sukaldea eta etxetresna elektrikoak bereziki garbituko dira. Tresneria eta mahai-tresnak behar bezala desinfektatuta daude.
  • Oheko arropa eta eskuoihalak ur beroarekin (60ºC-tik gora) garbituko dira, eta hauek biltzeko sistema berezia izango da, kutsadura saihesteko helburuaz.

Turismo Informazioa

Iritsi baino egun batzuk lehenago, WhatsApp bidez esteka bat bidaliko dizugu inguruko informazio turistiko eta interesgarriaren berri emateko.

Larrialdietarako telefonoak

Larrialdiak: 112

Urdulizko Ospitalea: 946 13 48 00

Covid-19a dela-eta erreserba bertan behera uztea

Covid-19ari lotutako arrazoiengatik, lege-xedapen baten ondorioz edo ezinbesteko kasuetan, etxea ezin bada okupatu adostutako egunetan, eta jabeak erreserba baliogabetu behar badu, jabeak erreserba eta egonaldi gisa ordaindutako zenbateko osoa itzultzeko konpromisoa hartzen du.

Covid-19ari  lotutako arrazoiengatik eta ezinbesteko arrazoiengatik ostalariak ezin badira establezimendura joan, bezeroak aurrerapen hori erabili ahal izango du geroko erreserba baterako, betiere establezimendua libre badago. Ezinezkoa bada, jabeak itzuli egingo du erreserba aurreratzeagatik ordaindutako zenbatekoa, betiere inguruabar horiek behar bezala egiaztatzen badira.

Etxeak Covid-19ren arloan indarrean dagoen araudiak ezarritako desinfekzio- eta garbiketa-protokolo guztiak bete ditu bezeroa sartu aurretik. Landetxean dagoen bitartean maizterren batek Covid-19an postibo ematen badu, maizter horiek berehala jakinarazi beharko diete osasun-agintariei eta jabeari. Dena den, kontratatutako egonaldia amaitutakoan, etxea erabat hustu beharko da. Osasun-arrazoiak direla-eta (ezinbesteko arrazoiak, konfinamendua edo berrogeialdia) ezin bada etxea hustu, maizterrek beren gain hartuko dituzte egonaldia eta emandako zerbitzuak luzatzeagatik sortutako gastuak.

Etxeko arauak

  • Ez da maskotarik onartzen.
  • Ostalariek beren gain hartuko dute etxea behar bezala itxita uzteko ardura, etxean ez daudenean.
  • Ostalariek ezin izango dute landetxean jarduera gogaikarri, osasungaitz, kaltegarri, arriskutsu edo bidegaberik egin.
  • Ez da bisitarik onartuko jabearen berariazko baimenik gabe.
  • Instalazioak ondozainduko dira, objektu bakoitza bere tokian utziko da, eta instalazioak hondatzen badira, jabeari jakinarazi beharko zaio.
  • Ostalariek errespetuz tratatu beharko dituzte etxea eta haren edukia, eta ez dute ezer eramango; era berean, eragindako kalteen erantzule izango dira.
  • Atseden- eta isiltasun-ordutegia:egunero, 23:00etatik 10:00etara. Eskerrak eman nahi dizkizugu ordutegia betetzen laguntzeagatik, eta espero dugu uler dezazun arau hauek beharrezkoak direla landetxeko bizikidetzarako.

Zaindu etxea, mesedez, eta errespetatu besteen atsedena, bai eta jabeena eta, oro har, ingurune osoarena ere. Zure egonaldia atseginagoa izan dadin egin ahal diguzun  edozein iradokizun eskertuko dizugu.

Azken oharrak

ZUMINTXAZ nekazaritza-turismoko establezimenduak eskubidea du edozein unetan adierazitako baldintza orokor horiek aldatzeko, aldez aurretik jakinarazi edo abisatu beharrik gabe.

Erreserba eginda, baldintza orokor hauek irakurri, ulertu eta  ontzat hartzen dituzula onartzen duzu. Baldintza orokor horietako elementuren bat erabat ulertzen ez baduzu, edo zalantzarik edo galderarik baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan, mesedez.

 

Eskerrik asko zure laguntzagatik.